Ultrasoinuak odolaren bidea arakatzeko

Buxatutako arteriak aztertzeko, ultrasoinuetan oinarritutako gailu bat asmatu dute.

Buxatutako arteriak aztertzeko, ultrasoinuetan oinarritutako gailu bat asmatu dute. Gailu horrek milimetro bateko diametroa du, eta odol-hodietan sartuta
3D-ko irudiak emateko gai da.

Horretarako, 64 transduktore daramatza, soinu-uhinak igortzen dituztenak, eta uhinek jotzen duten ehunari buruzko informazioa ematen dute. Informazio hori pantaila batean azaltzen da, eta, horri esker, sendagileek jakin dezakete non eta zenbateraino dagoen buxatuta arteria bat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila