Domenico Piatti ingeniari italiarrak errepideetako zein trenbideetako tunel luzeak seguruagoak egin ditzakeen sistema asmatu du: "Robogat" deritzon gailua. Gailua tunelaren sabaian kokatuko da eta errail baten bidez atzera eta aurrera mugituko da 50 km orduko abiaduraz.
3.000 litro ur jaurti ditzake minutuko eta 1.000 ºC-tik gorako tenperaturak jasan. "Robogat" urrutiko kontrolez gida daiteke eta suhiltzaileak sutearen gunera garraiatu edo, zaurituak tuneletik atera ditzake. Sistema 12 km luze baino handiagoak diren tunelentzako pentsatua dago eta, egokiena, tunelaren albo bakoitzean halako bat ezartzea da.