Trukaketa biziaren zaindari

strong>

Brasilgo kostaldeko basamortu hareatsuetan sugandilek eta kaktusek bientzat mesedegarri den trukaketa-era bat asmatu dute; hots, kaktusak janaria eta ura ematen dio sugandilari eta honek kaktusaren haziak basamortuan barreiatu egiten ditu.

Campinas-ko Unibertsitateko Joao Vasconcellos Neto eta bere lankideek Rio de Janeiroko iparraldean dagoen Linhares-ko babeslekuan bizi den Tropidurus torquatus sugandila aztertu zuten. Aipatu babeslekuan 50 °C-raino heltzen da tenperatura egunean zehar. Sugandilak inurriak jaten ditu eta hauek ehizatzeko basamortuetan hazten den Melocactus violaceus kaktusaren gainean kokatzen du behatokia.

Egunero, kaktusak arrosa-koloreko bat, bi, hiru edo lau fruitu txiki ekoizten ditu. Fruitua kaktusaren goialdean goizetan ateratzen da sugandila lanean hasten denarekin batera. Egunean zehar tenperatura handiagotuz doan neurrian, fruitua gero eta azkarrago hazten da eta horrela sugandilen begi-bistan geratzen da.

Sugandilak fruitua ikusita kaktusera igo eta fruitua hartzen du. Sugandilak fruitua jan ondoren basamortuan zehar barreiatzen ditu gorotzak eta hauekin batera haziak. Fruitu bakoitzak 22 hazi ditu batezbeste eta hauek hazteko sugandilen urdailean “dauden zenbait osagai kimiko behar da” Vasconcellos-Netok dioenez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila