2004/09/01
201. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Tiranosauroaren koskada
Tiranosauroak indar handia egiten zuen masailezurrarekin kosk egitean, bere kaskezurra pitzatzeko adinako indarra, agian.
Tiranosauroak indar handia egiten zuen masailezurrarekin kosk egitean, bere kaskezurra pitzatzeko adinako indarra, agian. Baina horrelakorik ez zen gertatzen. Ingalaterrako zientzialari batzuen arabera, kaskezurraren diseinua koskadaren tentsioa xurgatzeko modukoa zen. Izan ere, kaskezurra ez zen egitura zurruna; tarteka, hainbat eten zituen. Horrek malgutasuna ematen zion egiturari, eta, koska egitean, hezurra 'deformatu' egiten zitzaion tiranosauroari. Kalkuluen arabera, kaskezurra zurruna izan balitz, begi inguruan handitu egingo zitzaion tentsioa animaliari kosk egiten zuen bakoitzean. |
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.