Terapia genikoak leuzemia eragin du burbuila-haurretan

Burbuila-haurren gaixotasuna gene baten gabeziak eragiten du. Gaixotasuna sendatzeko behin betiko tratamendua aurkitu nahian, 1999an hamar burbuila-haurri falta zuten genea sartu zieten; horretarako, erretrobirus bektoreak erabili zituzten. 30 hilabeteren ondoren, haurretarik bik leuzemia garatu dute.

Adituen ustez, birusak zelulen hazkuntza kontrolatzen duten geneak oztopatu dituelako gertatu da hori.

Burbuila-haurrek jasaten duten immunoeskasia larria mutazio genetiko baten ondorio da, eta, tratatu ezean, hamabi urte bete baino lehen hil egiten dira. Gaur egun, bizkarrezur-muina transplantatu ohi da gaitz horri aurre egiteko, nahiz eta, transplantearen ondoren, bizitza osoan zehar immunoglobulina hartu behar izaten duten.

Transplanterako bizkarrezur-muin egokirik ez duten haurrentzako aukera bat terapia genikoa izan daiteke. Hala ere, oraingoz ez dute behin betiko sendabiderik lortu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila