Drogak oro har eta elkarrekin konparatuta egin den inkesta batean, tabakoari honako ezaugarri interesgarriak aitortzen zaizkio. Droga narritagarri apaltzat hartzen den tabako-kea, zigarro, puru edo pipaz erreta arnasten da batipat eta hasieran erretzaileari sintoma deserosoak sortzen dizkio estimulazio parasinpatikoz: gorakadak, izerdi hotza, bihotz taupadak mantsotzea, etab.
Lehenbiziko zigarroak erretakoan agertzen diren sintoma horiek ordea, desagertu egiten dira eta eragin parasinpatikorik ezean gero eta dosi handiagoetara jotzen da normalean, askorentzat tabakoa erretzea toxikomano-ohitura baino gehiago gizarte-ohitura delarik. Horretan bere zerikusia izango du tabakoaren salmenta (adin-txikikoei ez bada) legeztaturik egoteak.
Bere patologia kronikoa ordea, ikaratzeko modukoa da: birika-minbizia, arnas gutxiegitasuna, odol-basoetako alterazioak, urdaileko ultzerak, haurdun erretzaileengan umearen hipotrofia, etab. dira zerrendako gaitz batzuk.