Pertsona batzuetan, plazebo-efektuak indar handia du, eta beste batzuetan, berriz, batere ez. Horren arrazoia argitzeko, ikerketa bat egin dute Michigango Unibertsitatean, Jon-Kar Zubietaren gidaritzapean.
Ikerketa horren arabera, badirudi saria lortzeko aukerak plazer handia sortzen dien pertsonetan eragin handiagoa duela plazebo-efektuak besteetan baino. Hori jakiteko, garunaren nukleo jakin batek zenbat dopamina jariatzen duen neurtu dute, hori baita saria espero denean sortzen den molekula. Dopamina da, hain juxtu, plazer-sentsazioa sorrarazten duena.