Pintura tenperatura neurtzeko

Tenperatura handitzean kolorez aldatzen den pintura garatu dute Errusiako Mendeleev Unibertsitatean. Pinturak 100 eta 1.000 gradu arteko tenperaturak jasaten ditu hondatu gabe eta ia edozein materiali itsasten zaio. Hamar graduz behin edo aldatzen du kolorez eta 6 graduko zehaztasunez neurtzen du tenperatura. Ikertzaileen ustez, pintura oso erabilgarria izango da makina edo aparatuen erresistentzia termikoa neurtzeko. Gaur egun termopareen bidez egiten da lan hori, baina azalerak handiak edo mugikorrak direnean zailtasunak egoten dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila