Persiarrek gas pozoitsuak erabili zituzten erromatarren kontra Siriaren ekialdeko Dura hirian, Britainia Handiko Leicester Unibertsitateko arkeologo baten ustez. Arma kimikoak erabiltzen lehenak izan zirela esan nahi du horrek. Hiriaren hormaren oinean aurkitutako hogei soldadu erromatarren gorpuetan oinarritu da ondorio horretara iristeko. Aurkitu du persiarrek mina bat indusi zutela hiriaren harresiaren azpian, zuloan betuna eta sulfurozko kristalak sartu zituztela, eta su eman zietela. Konposatuok erretzean isuritako keak hil zituen, ikertzaile horren esanean, hainbat eta hainbat erromatar.