Ozono-geruzaren kimika zalantzan

Ozono-geruzaren kimika zalantzan
2007/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

NASAko kimikari batzuen neurketen arabera, Cl2O2 molekula uste baino mantsoago puskatzen da. Kimikari batzuek ez zioten garrantzi handirik eman datuari, baina Markus Rex kimikari alemaniarra konturatu da datu bakar horrek zalantzan jartzen duela ozonosferaren kimikari buruzko teoria onartuena.

Teoriaren arabera, besteak beste, Cl2O2 molekula oso garrantzitsua da estratosferako ozonoa desagertzeko prozesuan, zatitzen denean kloro-atomo erreaktiboak askatzen baititu. Ustez, zatitzea azkarra zen, baina NASAko kimikarien neurketak aurkako emaitza eman zuen. Horrek kolokan jartzen du teoria. Litekeena da Cl2O2 molekula ez izatea kloro-atomoen iturri azkarra, eta, beraz, ez izatea ozonoaren galeraren 'erruduna'. Horregatik dago Rex kezkatuta, orain ez bailukete zehatz mehatz jakingo nola murrizten den ozono-geruza.

1
236
2007
11
021
Ingurumena; Kimika
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila