Osasunaren mesedetan, erabili kobrea

Osasunaren mesedetan, erabili kobrea
2006/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: USDA)

Bizidunen zelulek, baita zelulabakarrek ere, beharrezkoa dute kobrea. Neurrian, hori bai: kobre gehiegi badute, hil egiten dira. Hori aintzat hartuta, kobrez egindako tresnen erabilera bultzatzen ari dira Afrikan zenbait zientzialari eta industrialari. Izan ere, frogatu dute ospitaleetako mahaien azalerak eta ur-hornidurako hodiak kobrezkoak badira hainbat mikroorganismo desagerraraztea lortzen dela, baita antibiotikoekiko erresistente diren bakterio kaltegarri batzuk ere. Horien artean daude, besteak beste, tuberkulosiaren eragilea eta Staphylococcus aureus eta Escherichia coli, infekzio ugari sortzen dituztenak.

Kobrea erabiltzeak ez du erabat desagerrarazten arriskua: bakterioek denbora dezente egon behar dute kontaktuan kobrearekin hiltzeko, eta, gainera, tuberkulosiaren kasuan, eragilea airez transmititzen da eta, beraz, kobrezko tresneria erabiltzea ez da guztiz eraginkorra. Hala ere, lagungarria da, eta egiten erraza. Horregatik, zientzialariek eta industrialariek plan bat egiten dute erakusteko nola erabili behar den kobrea osasun-egoera hobetzeko.

1
224
2006
10
012
Osasuna; Mikrobiologia
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila