Olio begetalak eta gaztetasuna

Europako lurralde gehienetan hamarkadak daramatzate diabetesaren eta nerbio-sistemako gaitzen kontrako sendagai gisa azido lipoikoa erabiltzen. Oraindik orain ordea, antioxidatzailea dela aurkitu du Texasko Dallas hirian dagoen Southwestern Medical Center-en diharduen Ishwarial Jialal doktoreak. Hogeita hamaika pertsona osasuntsu azido lipoiko ugariko dietarekin zortzi astetan edukita, odola eta gernua analizatu ondoren gorputzeko proteinak gutxiago oxidatzen direla ikusi du; C bitaminarekin baino dezentez gutxiago oxidatu ere (eta badakigu C bitamina antioxidatzaile ona dela).

Aurkikuntza honek gerontologian aplikazioa izan dezake, zeren proteinak oxidatzea baita zahartzearen eta bihotzeko gaixotasunen eragile nagusia. Azido lipoikoa F bitaminaren eratorria da eta batez ere olio begetalek izaten dute; ekilore-olioak eta oliba-olioak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila