Oinutsik korrika egiteko jaioak gara

Oinutsik korrika egiteko jaioak gara
2010/03/01 | Elhuyar
Oinutsik korrika egitean, lehenago jartzen dira lurrean oinetako kuxinak orpoak baino. Arg.: Katharine Heathcock.

Korrika oinutsik aritzen direnek asko arintzen dute lurraren kontrako talka

Korrika oinutsik eginez oinetakoekin baino hobeki arintzen dugu oinek lurraren kontra egiten duten talka. Ondorio horretara iritsi dira Harvard Unibertsitateko ikertzaile batzuk Estatu Batuetako eta Kenyako hainbat korrikalariren korrika-saioak aztertuta.

Azaldu dutenez, oinetakoak jantzita aritzen diren korrikalariek zuzenean orpoen kontra eragiten dute urrats bakoitzean talka. Orpo bakoitzak jasaten duen talkaren indarra gorputzaren pisuaren halako hiru izatera irits daitekeela ikusi dute, oinetakoek motelgailuak badituzte ere.

Korrika oinutsik aritzen direnek, aldiz, oinetako kuxinekin jotzen dute lehenengo lurra. Horri esker, oineko eta hankaren azpialdeko giltzadurek, tendoiek eta giharrek talka arintzeko aukera dute, eta, ikertzaileen arabera, orpoek jasaten duten talka gorputzaren pisuaren % 60ra jaisten da. Noski, abantaila horiek guztiak oinutsik korrika egitera ohituta daudenek bakarrik dituzte; alegia, oinak indartuta eta gogortuta dituztenek.

1
262
2010
3
005
Anatomia/Fisiologia
Albisteak
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila