Nazioarteko Espazio Estazioa, erdizka

NASA ez dago prest Nazioarteko Espazio Estazioa osatzeko behar den diru guztia jartzeko.

NASA ez dago prest Nazioarteko Espazio Estazioa osatzeko behar den diru guztia jartzeko; beraz, hasierako asmoetatik batzuk bakarrik bultzatuko ditu. Berriki, Errusiako, Kanadako, Europako eta Japoniako espazio-agentziek NASAren asmoak onartu dituzte. Horren arabera, ez dute inoiz bukatuko orain erdizka dagoen plataforma orbitatzailea; ondorioz, eskifaiak ezingo du inoiz 7 pertsonakoa izan, hasiera batean hala nahi bazuten ere. Horren ordez, ikerketarako zenbait modulu martxan jarri nahi dituzte, eta 2009an 4 kide egon ahalko direla uste dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila