Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu du IPBES plataformak

Galarraga Aiestara, Ana

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

naturaren-ekarpen-immaterialak-aintzat-hartzea-pro
Artzain bat Rajastanen, India. Arg. Unai Pascual García de Azilu

Munduak era zabalago batean hauteman behar ditu naturak jendeari egiten dizkion ekarpenak; hori ondorioztatu du IPBES plataformaren ikerketa batek. Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen inguruko gobernu arteko plataforma da IPBES, 128 herrialdek osatua, eta Unai Pascual García de Azilu BC3ko Ikerbasque ikertzaileak zuzendu du naturaren ekarpenei buruzko lan hori.

Haren arabera, ekosistema-zerbitzuen ikuspegitik egindako ikerketek kontuan hartu dituzte naturak eskaintzen dituen baliabideak eta lehengaiak, baina, orain arte, baztertu egin dira naturak jendeari egiten dizkion beste ekarpen batzuk. Oraingo ikerketan beste ekarpen horiek nabarmendu dituzte, eta, hala, aintzat hartu dituzte kultura, ezagutza tradizionala, artea, eta beste ekarpen immaterialak.

Pascualek baso bat jarri du adibidetzat: “Baso bat aisialdirako eta zuhaitzei begira egoteko toki bat baino gehiago da. Baso batek edo zuhaitz batek herri baten edo kultura baten identitatea har dezake bere barnean". Hain zuzen ere, haren esanean, gizarteak jakin behar du natura ez dela garapen ekonomikorako gai-hornitzaile hutsa: “Funtsezkoa da naturak jendeari egiten dizkion ekarpenak modu zabal batean ulertzea, historiarekin eta gure identitate kulturalarekin lotzen gaituen oinarrizko lotura ulertzeko”.

Science aldizkarian argitaratu da artikulua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.