Nanohodiek beroa xahutzen dute

Nanohodiek beroa xahutzen dute
2009/06/01 | Elhuyar

Karbonozko nanohodiak kable elektrikoak bezalakoak dira, eroale onak, baina ez dute modu berean xahutzen beroa. Arrazoia da kable elektrikoetako kobre-atomoen artean lotura kimikoak daudela, eta lotura horiek transmititzen dituztela beroaren bibrazioak. Baina nanohodien atomoek ez dute lotura kimikorik inguruarekin. Hala ere, New Yorkeko IBM Thomas J. Watson ikerketa-zentroko fisikari batzuek aurkitu dute nanohodiek ere xahutzen dutela beroa, urrutiko bero-eroapena izeneko prozesu baten bitartez. Horrek esan nahi du nanohodiak kable moduan erabil daitezkeela nanoteknologian, gehiegizko berotzea gertatzeko arriskurik gabe.

1
254
2009
6
011
Nanoteknologia
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila