Nakarraren pareko material nanoa

Oklahomako Estatu Unibertsitatean nakarraren antzeko propietateak dituen material bat sintetizatu dute, nanoeskalan. Materiala buztinezko eta PDDA polimerozko nanogeruzaz osatuta dago eta nakarra bezain gogorra eta malgua da.

Zhiyong Tang/Oklahona State University/NSF

Propietate horiek direla eta, nakarra preziatua da zientzialarien artean, aeronautikarako edo protesiak egiteko material aproposa baita.

Nakar naturala proteinaz eta kaltzio karbonatoz osatuta dago eta trenkada moduko egitura du. Proteinek nanometro gutxiko geruzak osatzen dituzte eta malgutasuna ematen diote egiturari; kaltzio karbonatoak, aldiz, adreiluen funtzioa betetzen du eta gogortasuna ematen dio. Bertsio artifizialean polimeroek proteinak ordezkatzen dituzte eta buztinak kaltzio karbonatoa.

Nakar artifiziala sintetizatzeko robot batez baliatu dira ikertzaileak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila