Munduko lehen bale-haztegia Japonian

Japoniako Zetazeoen Ikerketarako Institutuak baleen lehen haztegia egitea aurreikusten du Japoniako hegoaldean dagoen Hirado badia sare erraldoi bidez itxita. Ondoren, libre dauden baleak harrapatzeko tranpak jarri eta ehunka bale sarraraziko lituzkete. Badian ikerketarako gunea eta turistek bisitak egin ahal izateko instalazioak ere egongo lirateke.

Ikerketen helburua baleen ugalketa-prozesua eta elikadura-ohiturak definitzea da, aurrerantzean, beste arrain askorekin egiten den bezala, baleak ere hazteko.

Ideiak naturazaleen haserrea piztu du, beraien ustez proiektuak ez duelako helburu zientifikorik. Izan ere, baleak arrain migratzaileak dira eta, beraz, ezinezkoa omen da lekuitxi batean beren portaera aztertzea. Beraien ustez, haztegiaren benetako interesa bale-ehiza dela eta Japoniari egiten zaizkion kritikak gutxitzea da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila