Mikroorganismoen mugimendu-sistema imitatu dute

Mikroorganismoen mugimendu-sistema imitatu dute
2008/01/01 | Elhuyar

Hainbat mikroorganismo, bakterio batzuk kasu, era autonomoan mugitzeko gai dira. Mugimendu hori metalezko hagatxo batzuk erabiliz imitatu dute zientzialariek. Alde bat urrezkoa eta bestea platinozkoa duten hagatxoak ur oxigenatuaren kontzentrazio-gradiente bat duen disoluzio batean sartu dituzte. Platinoak bakarrik erreakzionatzen du ur oxigenatuarekin, eta, horri esker, hagatxoa mugitu egiten da. Gradientean gora egiten duela ikusi dute, hots, ur oxigenatu kontzentrazio handiena dagoen aldera mugitzen dela.

1
238
2008
1
008
Nanoteknologia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila