Lurraren erregai fosilen erreserbak ez daude fosilen mende erabat. Izan ere, zientzialariek lortu dute metanoa ekoiztea laborategian material ez-organikoak erabiliz. Laborategiko kondizioak Lurraren mantuan daudenen antzekoak zirenez, litekeena da lur azpian metano-erreserbak egotea.
Hala eta guztiz ere, sakonera horietan gas-erreserbak aurkituko balituzte ere, ezingo lirateke horietara iritsi, gasa ateratzeko 10 kilometroko sakoneraraino bakarrik zulatzen baitute gaur egun.