Umeen bat-bateko heriotzaren zergatien bila, ageriko arrazoirik gabe hil ziren zazpi mila umeren odol- eta behazun-azterketak egin dituzte Estatu Batuetan, eta umeen % 5 metabolismo-arazo larriak zituelako hil zela ondorioztatu dute. Duela gutxi arte arazo horiek ez ziren sistematikoki aztertzen, gutxi hedatutako teknologia garestia behar baitzen horretarako.