Merkuriorako bidean da BepiColombo

merkuriorako-bidean-da-bepicolombo
BepiColombo ontziak bi orbitatzaile daramatza, bat ESArena eta bestea JAXArena. Arg. ESA

Urriaren 20an abiatu zen BepiColombo ontzia Merkuriorantz, bi orbitatzailekin: Europako Espazio Agentziaren (ESA) Orbitatzaile Planetarioa, eta Japoniako Espazio Agentziaren (JAXA) Orbitatzaile Magnetosferikoarekin.

2025aren amaiera aldean iritsiko da bere helburura. Hilabete batzuk lehenago, ontziak aske utziko bi orbitatzilaileak, Merkurioren grabitazioak harrapa ditzan. Horrez gian, orbitatzaileek propultsoreak ere erabiliko dituzte orbitan kokatzeko, eta, handik, Merkurioko azalaren eta barrualdearen datuak biltzeko. Planetaren ezaugarriak eta bilakaera ezagutzea da helburua; adibidez, kraterretan ezkutatutako izotza edo eguzki-haizearen eragina.

Artizarraren ingurutik igarotzean, orbitatzaileek hari buruzko datuak ere bilduko dituzte. Jakina, tresna guztiak bereziki diseinatu dituzte, muturreko tenperaturei aurre egiteko, hotzenak -180 ºC ingurukoak izango baitira, eta beroenak, berriz, 450 ºC baino gehiagokoak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila