Mendiak uste zen baino azkarrago hazi ote ziren?

Orogenesia, hau da, mendien hazkuntza, ikertzeko eredu bat daukate Kanadako Queen’s Unibertsitateko ikertzaileek.
Eredu horrek geokronologia, matematika eta fisika uztartzen ditu, eta horri esker ikusi dute Norvegiako mendiak uste zen baino azkarrago hazi zirela, eta, gainera, prozesuan zehar lurrazala espero zen baino hotzago zegoela.

Eredua aplikatzeko, harrien adina neurtu dute. Eta, hain zuzen ere, ikerketa horren gakoa neurketa horien zehaztasunean datza, punta-puntako teknikak erabili baitituzte. Horri esker ikusi dute mendi haien ziklo orogenikoa 13 milioi urtean osatu zela; hau da, plaken arteko talkaren ondorioz harriak hondoratu eta gero azalera itzultzeko prozesua azkar samar gertatu zela (eskala geologikoan, noski).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila