Mendi-inguruneen oraina eta etorkizuna

Mendi-inguruneetan gertatzen ari diren aldaketak ikusita, Europako Batasunak Bioscenne proiektua jarri du martxan. Izan ere, azkenaldian, nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalak desagertzen ari dira, eta populazioa hirietara ari da joaten.

Joera horrek basa bizitzaren kontserbazioan sortzen dituen arriskuak eta aukerak aztertzea da proiektu horren asmoa, baita etorkizunean giza jarduerak eta biodibertsitatearen zaintza uztartzeko moduak bilatzea ere.

Horretarako, azken 50 urteetan mendiko espezieetan, ekologian, giza jardueretan eta ekonomian gertatu diren aldaketak neurtuko dituzte proiektuan parte hartzen duten diziplina arteko adituek, eta etorkizunerako ondorioak ateratzen ere saiatuko dira.

Britainia Handiko Cairngorms, Frantziako Grande Causse, Norvegiako Jotenheimen mendiak, Eslovakiako Bukovskevrchy eta Greziako Pindos mendiak aztertuko ditu, besteak beste, Bioscenne proiektuak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila