Maglev-a auzitan

Lebitazio magnetikoz ibiliko den trena egiteko alemandarrek dituzten planak kolokan daude. Garraio-Ministraritzak “Transrapid” izeneko tren honetan marko bat gehiago gastatzeko asmorik ez duela adierazi du Fiedrich Zimmermann ministrariak. Orain arte ministraritzak 12.600 milioi marko aleman inbertitu ditu. Hurrengo fasea finantzatzeko 3.000 milioi marko behar dira.

Maglev-a.

Transrapid-en hasierako planak Hanburg eta Hanober lotzea zen. Bi hiri hauen artean 155 km daude eta orain 80 minutu behar dira batetik bestera joateko. Transrapid-aren bidez denbora 30-40 minutura laburtzea espero da. Dena den, proiektuaren arduradunen eritziz Transrapid-a errentagarri izateko bi hiri urrun lotu behar dira; Hanburg eta München lotuko lituzkeen 1.025 km-ko trenbidea esaterako. Honelako trenbidearen kostua 30.000 milioi eta 40.000 mila milioi bitartean egon daiteke eta 15 urte beharko lirateke lana bukatzeko.

1960.eko hamarkadan lebitazio magnetikozko trenak (maglev) Europako hiri handiak lotzeko modurik egokiena zela pentsatzen zen, baina Frantzian TGV-ren bidez, hau da trenbide arruntaren bidez, lortutako emaitza onak kolokan jarri dute ikuspegi hori.

Alemania eta Japonia dira maglev-en teknologian lanean ari diren herriak eta uste denez Alemania 3-4 urte aurretik doa. Abantaila hau garrantzizkoa izan daiteke EEBBetako merkatu potentzial handia zabaltzen denean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila