Loredun landareen fosil bizi bat aurkitu dute hego Ozeano Barean

Loredun landareen fosil bizi bat aurkitu dute hego Ozeano Barean
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: T. Lemieux/Coloradoko Unibertsitatea)

Loredun landareen eboluzioa ulertzeko giltza izan daitekeen espezie bat aurkitu dute Kaledonia Berriko euri-oihanetan. Landareak anborela izena du, eta hura aztertu duten Coloradoko Unibertsitateko ikertzaileek uste dute 130 milioi urte eman dituela ia aldaketarik jasan gabe. Hori horrela izanik, anborela Kretazeoko eta Jurasikoko landareen antza duen fosil bizia da.

Gaur egungo loredun landareen --angiospermen-- arbasoak ez dira ezagutzen, baina ikertzaileek uste dute anborelaren antzekoak izan zitezkeela. Izan ere, anborelak zelula antzu bat gordetzen du arrautzarekin batera, eta zelula horrek arrautzari laguntzen dio emearen ugaltze-aparatuan. Ikertzaileen aburuz, Kretazeoan eta Jurasikoan landareek jasan zituzten aldaketa bizkorren testigantza da zelula antzu hori, eta angiospermak nola sortu ziren argitzen lagunduko du.

1
223
2006
9
030
Botanika; Biologia
Berriak labur
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila