Izurde hegazuria (Lipotes vexillifer)

Izurde hau bortizki murriztu da, 200 banako baino ez izateraino. Bere habitata ibaietako ur lasterrak dira eta desagertze handi horren arrazoiak, besteak beste, ondorengoak izan dira: presen eraginez gertatutako arrain-populazioen murriztea, uraren poluzioak ugalketa-fisiologian duen eragin negatiboa eta itsasontziekin dituzten istripuak. Izurde hau babesteko, zientzialari txinatarrek zenbait lakutan hazkuntza-programa esperimentalak martxan jarri dituzte eta berezko habitata ez badute ere, lakuotan (giza jardueraren eragin kaltegarrienetatik urrun) kolonia egonkorrak iraunaraztea lortu da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila