Izokinaren garuna

Izokinaren garunetik, nerbioak berriz sortzeari buruzko datuak atera omen daitezke. Horixe diote Alaskako unibertsitateko Sven Ebbensson-ek eta lankideek, Alaskako itsasoan hain ugari den izokin zilarreztatua (Oncorhychus Kisutch) aztertu ondoren.

Ikerlariek aurkitu dutenez, arrain hauen garuna berriz osatzen da ibaian behera joaten direnean. Adibidez, izokinak 18 hilabete bete ondoren, usaimenaz arduratzen den garun-zatia % 70 hazten da. Nerbio-zelulen kopurua hazi egiten da eta ikusmenaz arduratzen diren zuntz nerbiosoak beste leku batzuetan konektatzen dira garunean.

Izokin-garunaren sinpletasunak asko errazten du aipatu aldaketen detekzioa. Ebbensson-ek, nerbio-bideak ezagutu ahal izateko, kolorea injektatzen du garunera eta bertan kolorearen hedapena aztertzen du. Horrela, zenbait neurotransmisore eta bere kokapena identifika dezake.

Ugaztunen kasuan espezializazioa umekian behin bakarrik gertatzen da. Beraz garapena kontrolatzen duten faktoreen segimendua egitea oso

zaila izaten da. Horregatik izokinekin egindako saiakuntzak giza nerbioen portaera hobeto ulertzeko oso lagungarri izan daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila