Izarraren eztandatik bizirik atera den planeta

Izarraren eztandatik bizirik atera den planeta
2007/10/01 | Elhuyar

Izar bat erraldoi gorri bilakatzen denean, asko zabaltzen da, eta inguruan dituen planetak irentsi egiten ditu, nolabait esatearren. Bada, prozesu horren ondoren iraun duen planeta bat topatu dute, V 391 Pegasi izarra orbitatzen duen planeta bat, Napoliko Astrofisikako Institutu Nazionaleko ikertzaile batzuek.

Hori ikusita, Lurraren etorkizuna ez dagoela uste zuten bezain argi esan du ikertzaile buruak. Eguzkia erraldoi gorri bilakatzen denean, posible omen da Lurra ez desagertzea, beste planeta horrek iraun duen gisan irautea, alegia.

1
235
2007
10
008
Astronomia; Astrofisika
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila