Itxialdian ariketa egin zuten haurrek osasun mental hobea dutela baieztatu dute

itxialdian-ariketa-egin-zuten-haurrek-osasun-menta
Yesenia García Alonso da doktoretza-tesiaren egilea. - Arg. NUP

COVID-19aren itxialdian egunero, gutxienez ordubetez, intentsitate ertaineko edo biziko jarduera fisikoa egin zuten eskolaurreko haurrek neurri txikiagoan sentitzen dituzte lotsa, beldurrak, fobiak, tristura edo kezkak, bizimodu sedentarioa egin zutenek baino. Hala ondorioztatu du Yesenia García Alonso Haur Hezkuntzako Irakasletzako graduatuak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) defendatu duen doktoretza-tesian. 

“Egoera fisikoa, gorputz osaeraren adierazleak eta jarduera fisikoaren osagaiak Espainiako eskola-ikasleetan” da tesiaren izenburua, eta helburua zen aztertzea zer lotura dagoen Haur Hezkuntzako etapan dauden ikasleen egoera fisikoaren eta ohitura osasuntsu batzuen artean. Egileak zehaztu duenez, jokabide horiek ―ariketa fisikoa barne―  amaren portaerari lotuak daude, normalean harekin pasatzen baitute denbora gehien eskolatik kanpo.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila