Itsasoko mikroorganismoak, anbaretan

Itsasoko mikroorganismoak, anbaretan
2008/12/01 | Elhuyar

Paradoxa ekologiko batekin egin dute topo CNRSko hainbat zientzialarik: itsasoko planktona aurkitu dute anbaretan sartuta. Anbarak oso ongi gordetzen ditu garai batean izan zen erretxinan harrapatuta gelditu ziren bizidunak, baina ezinbestekoa da bizidunak erretxinaraino iristea. Itsasoko bizidunentzat, berez, ezinezkoa litzateke hori. Baina nolabait gertatu behar izan zuen, aurkitu baitituzte. Zientzialarien ustez, horren azalpen posibleena da zuhaitz erretxinadunak itsasotik hurbil zeudela, eta ekaitzen batean itsasoko ura haraino iritsi zela.

1
248
2008
12
007
Paleontologia
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila