Irudi animatuak ordenadore bidez

COM frantses-sozietateak, estazio grafiko bat garatu du PC-AT386 batean irudi animatuak sortzeko. DANek 16 milioi koloreko txartel grafiko bat, periferikoetarako txartel bat eta pantaila eta taula grafiko bat ditu.

XCOM frantses-sozietateak, estazio grafiko bat garatu du PC-AT386 batean irudi animatuak sortzeko. DANek (irudi animatu numerikoak) 16 milioi koloreko txartel grafiko bat, periferikoetarako txartel bat eta pantaila eta taula grafiko bat ditu. Etapa guztiak hartzen ditu kontutan, irudi sinpleetatik hasi eta pelikula edo bideorako irteera lortu arte.

Irudien sarrera bi modutara egin daiteke: bektorialki (produkzio klasikorako bezala) edota pixel moduan (scanner eta irudikatu eta pintatzeko programa automatiko batekin). Animazioa lau modu desberdin konbinatuz burutzen da: tartekatze sinplea, tartekatze malgua, manipulazioa (traslazioak, biraketak, etab. egiteko) eta sekuentzia (irudiak banan-banan gorde eta animazio konplexuak sortzeko) konbinatuz, hain zuzen.

Lortutako animazioa denbora errealean kontrola daiteke eta interaktiboki alda edo osa daiteke. Dekoratuak taula grafikoan irudika daitezke edota kamera bidez digitalizatu. Hiru dimentsioko efektuak lortzeko XCOMek irudien sintesirako Opium estazioa garatu du.

Irudi animatuak sortzeko azken fasean DANek bederatzi animazio-plano independente sortzeko aukera ematen du. Plano hauek gainjarriz, dekoratuak eta pertsonaiak kokatzeko erabil daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila