Irradiazioa: lehen arazoak

Joan den azaroan, gosaritarako zerealetan espezializatuta dagoen enpresa estatubatuar batek janari irradiatuen produkzioa eten egingo zuela iragarri zuen. Jarraian beste enpresa batzuek antzeko iragarpenak egin zituzten.

Arazoaren gakoa honela azaldu du ikerketa-enpresa batek: “Kobalto 60 edo zesio 137rekin irradiatutako elementuak deskonposatu egiten dira, baina gero, deskonposatutako elementuak birkonbinatu egiten dira, elementu ezezagunak sortu”. Elementu ezezagun hauek dira, hain zuzen ere, kezka sortzen dutenak.

Irradiazioaren aurkako eritziak sendotu egin dira leku askotan, eta zenbait estatutan, neurriak hartzen ere hasi dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila