Berkeley-ko Unibertsitateko ikertzaileek eginiko azterketa baten emaitzaren arabera, gero eta informazio gehiago dugu eskura.
Gehien hazi dena Interneten biltzen den informazioa da. Izan ere, 2000. urtean 20-50 terabyte ziren, eta 2003ko udan 167 terabyte. Beraz, azken hiru urteetan hirukoiztu egin da. Zenbaketarako, web orri finkoak bakarrik izan dituzte kontuan.
Dena dela, euskarri-mota guztietan jasotako informazioa hazi da, eta dagoeneko bost exabyte (bost milioi terabyte) dira guztira: liburuetan eta inprimatutako paperean, filmean, telefonoetan eta, batez ere, ordenagailuetako disko gogorretan.