Internet-en ahuleziak

Eredu matematikoa erabiliz, sarea indartsu egiten duten ezaugarri berak ahulezia-puntuak ere badirela ikusi da. Interneten nodoak zoriz hondatzen hasiko balira, sistemaren % 18 desagertuko litzateke baina sarea ez litzateke puskatuko. Erasoak nodo garrantzitsuenetan egingo balira, ordea, sarea zati isolatuetan apurtuko litzateke eta funtzionatzeari utziko lioke.

Bi sare-mota daude: batean, nodo guztiak garrantzi berekoak dira eta lotura-kopuru bera dute; bigarrenean, nodo gehienek lotura gutxi batzuk dituzte eta gutxi batzuek, berriz, lotura asko. Internet azken mota horretakoa da.

Eredu matematikoan ikusi denez, lehen motako sarean zorizko akatsak gertatzen direnean sarearen funtzionaltasuna azkar murrizten da. Bestean, berriz, nodo gehienek garrantzi handirik ez dutenez, zorizko akatsen eragina txikiagoa da. Baina nodo garrantzitsuak hondatuz gero, sarea zatitu eta gelditu egingo litzateke. Garrantzi bereko nodoak dituen sarean hori gertatzea, aldiz, zailagoa da.

Dena dela, Internet bezalako sistemak egiten dituztenek nodo garrantzitsuak zein diren badakite eta, beraz, horiek ongi babes ditzakete.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.