James Webb Space (JWST) teleskopioaren bereizmen handia eta grabitazio-lente ahaltsu bat erabiliz, hasierako unibertsoan sortu ziren galaxiak oso txikiak zirela ondorioztatu du ikertzaile talde batek. Haien esanean, horrek adierazten du bilakaera-prozesu hierarkiko bat gertatu zela, zeinetan galaxia nanoetatik abiatuta, galaxia handiak sortu baitziren; Esne Bidea, adibidez. Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Horrez gain, urruneko unibertsoko zenbait galaxiaren espektroak aztertuz, taldeak baieztatu du inoiz aurkitu den galaxia nano urrunena hauteman dutela. Azaldu duenez, galaxia txiki eta argitasun oso gutxiko hori eratu zen lehenetariko bat izan zen, Big Bang-a gertatu eta 500 milioi urte soilik igaro ondoren, unibertsoaren bolumena gaur baino milaka aldiz txikiagoa zenean. Aurkikuntza hori kasualitatez egin dutela adierazi du Tom Broadhurstek, ikerketa-taldeko kidea, EHUko Ikerbasque irakaslea eta DIPCn elkartua.
Elhuyarrek garatutako teknologia