Infragorriak Lurraren egoera ezagutzeko

Lurraren parametro nagusiak tokian bertan analizatzeko gai den prototipo bat ari da probatzen AEBetako Nekazaritzarako Ikerketa Zerbitzua (ARS). Tresna infragorrien errefraktometro bat da, eta Lurrak islatzen dituen erradiazioak jasotzen ditu. Neurketei esker, zenbat gai organiko, nitrogeno eta abar dituen jakin daiteke.

Ohiko neurketekin alderatuta alde handirik ez dagoela ikusten bada, Lurraren egoera zein den eta zenbat ongarri erabili behar den jakiteko egiten diren analisi kimikoen ordez erabiltzeko asmoa dute ikertzaileak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila