Ibilgailu elektrikoaren marka

Iparramerikako Solectria etxeak garatutako teknika berriari esker, orain arte ibilgailu elektrikoak ibilitako distantzia handienaren marka 200 kilometrotik 601 kilometroraino igo da. Arrakastaren funtsa nikelezko bateri mota berria erabiltzea izan da. Automobil elektrikoetan nikelezko bateria hauek 1998. urtearen amaieran hasiko direla espero da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila