Hondakinik gabeko kafea

Hondakinik gabeko kafea
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: mec)

Gaiker zentro teknologikoak, Errioxako Unión Tostadora enpresarekin batera, lanean jardun du ingurumenari kalte txikiagoa egiten dioten ekoizpen-prozesuak bilatzeko.

Kafe naturalaren hondakinak eta txigortze-prozesuan sortzen direnak murriztea da proiektuaren helburua, eta enpresan bertan sortzen diren hondakin horiek ustiatzea, berrerabiltzea eta azpiproduktu gisa balioa berriz ematea ere aztertu dute.

Kafe txigortuaren ekoizpen-prozesuan, azukrea gehitzen da tenperatura altuetan. Horren ondorioz, karamelatze-erreakzioak, arretze ez-entzimatikoa eta Maillard erreakzioak gertatzen dira. Horiek guztiek alea iluntzen dute, eta, gainera, molekula aromatikoak ekoizten zein hainbat konposatu kimiko eta hondakin likido sortzen dira. Hondakin horiek tratamendu egokia jaso ezean, ingurumenean kalteak sortzen dituzte.

Teknologiarik egokiena aukeratu ondoren, enpresak isurtzen dituen hondakinen ezaugarrietara eta kantitateetara egokitutako araztegia diseinatu dute. Laborategian eta araztegi pilotuan hainbat proba egin dituzte, eta, hondakin-urak berrerabiltzeko aukera ematen duen tratamendu-sistemak emaitza onak eman ditu.

Berriak labur
2
1
216
2006
1
003
Ingurumena
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila