Helizea berriro arrakastatsu

1986.eko abuztua eta 1987.eko otsaila bitartean "Unducted Fan" (UDF) izeneko abioi-motore berriaren frogak egin dira. EEBBtako Mojave basamortuan. Motore berri honek helizeak erabiltzen ditu berriro. Froga horietarako Boeing 727 bat erabili da. Boeing honi atzeko eskuineko motorea UDF batez ordezkatu zaio. Oso ondo ibili da, batez ere 0,84 matx abiaduran eta 11.000 m-ko altueran.

UDFaren bidez, abioi komertzialak turboerreaktorez dabiltzanak adinako abiaduraz ibiliko dira, baina erregai-kontsumo txikiagoz. Froga-saioetan bi motore normalen erregai-kontsumoa UDFarena baino %49 handiagoa izan da.

Aurki, beste saio batzuk egingo dira Douglas MD-80 ereduan. Gainera, zalantza asko izan baditu ere, UDF motoreak aukeratu ditu Boeing-ek B7J7 berriak ekipatzeko. 1992.erako iragarria dago B7J7 berri honen lehenengo hegalaldi komertziala.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila