Hauek bai antigoaleko bitxiak!

Afrikan eginiko bi aurkikuntzak indar handiagoa eman diote gizakiak duela 75 mila urte baino gehiago pentsamendu sinbolikoa bazuela dioen teoriari.
Arizona State University

Gizakiak apaintzeko erabiltzen zituen bi idunekoren aleak aurkitu dira, bat Hegoafrikako Blombos haitzuloan, eta beste bi Tanzaniako Serengeti Parke Nazionalean.

Blombosen aurkitutakoa zulatutako barraskilo-maskor bat da, eta 75 mila urte inguru ditu. Baina ikertzaileak oraindik ez daude guztiz ziur gizakiak zulatutakoa den ala ez. Haitzulo hori aztarnetan oso aberatsa gertatzen ari da; izan ere, duela ez asko zizelkatutako okrezko bi harri gorri aurkitu zituzten han, ustez, inoiz aurkitu diren artelanik zaharrenak.

Serengetin aurkitutakoak, aldiz, seguru gizakiak eraldatutakoak direla, baina paleontologoek zalantzan jartzen dutena lepokoaren aleen adina da. Ostrukaren arrautza-oskolez eginak daude, eta duela 45 mila eta 110 mila urte bitarteko sedimentuan daude.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila