Hankako muskulua irribarrean

Hankako muskulua irribarrean
2009/01/01 | Elhuyar

Aurpegiko paralisia duen gaixo batek irribarre egiteko gaitasuna berreskuratu du, hankako bi muskulu-zati aurpegian txertatuta. Ebakuntza hori Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dute. Aurpegiaren bi aldeetan, izterraren barnealdeko muskulu zuzenaren zati bana txertatu diote gaixoari, eta muskulu-zati horien nerbioak eta odol-hodiak aurpegikoekin elkartu. Gaixoak barailaren mugimendu moduko bat egin behar du irribarre egiteko. Gerora, errehabilitazioaren laguntzarekin, garunak txertatutako muskuluaren funtzio berria bereganatuko du.

1
249
2009
1
007
Medikuntza
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila