Gurutzatzen diren trenak

Britainia Haundiko Derby-ko ikerketa-zentruan bi tren tunel barruan gurutzatzen direnean sortutako arazoak aztertzen ari da.
Bi tren hauek tunel barruan 200 km/h-ko abiaduraz gurutza daitezke.

Besterik badirudi ere, irudiko gizona ez da tren horiekin jolasean ari. Britainia Haundiko Derby-ko ikerketa-zentruan bi tren tunel barruan gurutzatzen direnean sortutako arazoak aztertzen ari da. Trenak abiadura handiz gurutzatzen direnean, zabuka hasten dira eta trenmakinaren aerodinamika hobetuz efektu hori txikiagotzea da helburua.

Ikerketa-zentruan 132 metro luzeko bi trenbide paralelo dituzte eta bertan 1/25 eskalaz egindako maketak ibiltzen dira. Instalazioak hari berozko anemometroak ditu airearen abiadurak neurtzeko eta transduktoreak presioak neurtzeko.

Injineru britainiarrek trena igarotzen denean presio-uhinek beroa tuneleko hormetara nola transmititzen duten ere aztertzen dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila