Gure osasunaren izenean

Etorkizuneko droga edota sendabideen ikerketak uste baino eragin kaltegarriagoak ekar ditzake epe ertainera. Australian jadanik arrisku horretaz jabetu dira eta ozeanoetako organismo asko desagertzeko bidean daudela ohartarazi dute.

Ozeanoetako organismoekiko ditugun axolagabeko jokaerak baztertuz, sendabideak ekoizteko modu egokiagoak bultzatzearen alde azaldu da hainbat biologo.

Queensland Unibertsitateko biologoek salatu dutenez, farmakoak ekoizten dituen zenbait enpresak bultzaturik, itsasoko organismoak neurririk gabe ari dira ustiatzen, iharduera horren ondorioak ezagutu gabe. Ur azpian dauden organismo guztiek sendabideak ekoizteko balio dezaketela ustea erabat ustela dela gauza jakina da, baina interes ekonornikoak tartean direnean hori ahaztu egiten dela salatu dute biologoek.

Axolagabeko jokaerak baztertuz, sendabideak ekoizteko modu egokiagoak bultzatzearen alde azaldu dira biologo horiek eta horretarako, zenbait bide jorratzea proposatu dute. Bide alternatibo horien artean esate baterako, laborategietako langileak inplikatuz akuakulturako ikerketa-guneak sortzea jotzen da irtenbide egokitzat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila