Ez tronpatu, adiskidea! Aitzurra harrapatutako telefonistek ez dituzte gure telefono-deiak kudeatuko, helioz betetako aire-untziak baizik: zepelin automatikozko flota bat aurki airean egon liteke komunikazio-sare globala eratzeko.
Japoniako zientzialariak 20.000 metro altitudean nabigatuko duten eta telefono higikorren seinalea lurrerantz islatuko duten zepelinak diseinatzen ari dira. Zepelin hauek telefono higikorren hurrengo belaunaldien deiak kudeatuko dituzten komunikazio-sateliteak baino askoz ere beherago nabigatuko dute eta, ondorioz, telefono higikorrek ez dute zertan transmisore horren ahaltsuak behar izango eta txikiagoak eta arinagoak izango dira.
Ikertzaile japoniarrek 8 m-ko hiru zepelin jaurti dituzte jada. Hauek txikiegiak dira 20.000 m-taraino iristeko, baina seinaleak jasotzeko teknika frogatzeko oso baliagarriak dira. Ondoren, 20.000 m-ra jaurtiko duten 20 m-ko beste zepelin esperimental bat. Kaliforniako Sky Station operadorea oso interesatuta dago proiektuarekin eta 250 zepelin bidez komunikazio-sare globala osatzeko asmoa ei du.