Gizakiak Txinako iparraldean duela milioi bat urte baino lehenagotik

Homo erectus duela 1,35 milioi urte iritsi zen Txinako iparraldera. Horixe frogatu dute Nihewan arroako Xiaohangliang gunean aurkitu dituzten harrizko lan-tresnek. Asiako ipar- ekialdean inoiz aurkitu diren giza aztarna zaharrenak dira, eta hominido hura kondizio klimatiko oso gogorretara egokitzeko gai izan zela erakusten du.

Nahiz aurkitu diren silex eta harri bolkanikozko tresnak sinpleak izan, jatorriz tropikokoak ziren hominido horiek garapen-maila nahiko altua zutela erakusten dute. Izan ere, aurkikuntzan parte hartu duten ikertzaile txinatarrek eta estatubatuarrek aldaketa fisiologikoei esker baino jokamolde-aldaketari esker egokitu zirela diote.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila