Gehiago batzuetan gutxiago da

Endogamia da naturan dauden zein gatibu diren animalia asko galtzeko bidean jartzen dituen arazoetako bat. Populazio jakin baten anizkoiztasun genetikoa jaisten den neurrian, gaixotasunekiko sentiberatasuna handitzen da eta, baita osasuntsu ez diren edo malformazioak dituzten espezimenak jaiotzeko probabilitatea ere.

Anizkoiztasun genetikoa neurtzeko "nukletotidoen anizkoiztasun aurkibidea" erabiltzen dute ikertzaileek: aurkibideak populazio jakin bateko espezimen bakoitzaren eta taldearen arteko batez besteko desberdintasun genetikoak neurtzen ditu. Konponbide erabilienetakoa "odol berria" gehitzea da, hau da, populaziotik kanpoko espezimen berriak populazioan sartzea. Baina, orain arte uste zenaren kontra, neurri horiek ez dira beti onuragarriak izaten.

Zenbait kasutan, eta egoeraren arabera, nukleotidoen anizkoiztasuna jaitsi egin daiteke espezimen berriak gehitzean; zuhaitz handiz betetako baso batean zuhaitz txiki gutxi batzuk sartzen direnean zuhaitzen batez besteko tamaina txikiagotzen den modu berdinean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila