Fosfanorik ez Artizarraren atmosferan

fosfanorik-ez-artizarraren-atmosferan
Arg. Flickr

Irailean, oihartzun handia izan zuen komunikabideetan Artizarren atmosferan fosfanoa detektatu zela zioen ikerketak. Oraingoan, bada, hori gezurtatzen duen lan bat argitaratuko du Nature Astronomy aldizkariak berak, aldizkarian argitaratutako artikuluei buruzko zalantzak argitaratzen dituen Matters Arising atalean.

Lan berriaren egileek diote JCMT eta ALMA teleskopioen datuak berraztertu dituztela, eta okerrak direla irailean argitaratutako emaitzak, ALMAn detektatutako kalibrazio-arazo baten ondorio izan baitaitezke. ALMA datuak modu independentean kalibratu eta aztertuta, eta analisi interferometrikoko hainbat tresna erabiliz, ondorioztatu dute ez dagoela nahikoa ebidentziarik Artizarraren atmosferan fosfanorik dagoela ziurtatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila