Europako Batzordeak aginduta, Europako hogeita hamar herrialdetako basoetan 600.000 zuhaitz baino gehiago ikertu dira eta ondorio kezkagarriak atera dituzte. Laurdenak baino gehiagok % 25ekoa baino hosto-galtze handiagoa du eta % 10ek hostoetako dekolorazioa % 10eko baino handiagoa.
Beroak, airearen poluzioak, parasitoek eta abarrek arbola-mota guztiak kaltetu dituzte, hasi Mediterraneo aldeko haritzetatik eta Poloniako zuhaitz erretxinatsuetaraino. Berri on bakarra eman du aditzera txostenak: lurrean eta hostoetan egon ohi den sufre kantitateak behera egin du.