Esne-hondarrak aurkitu dituzte historiaurreko biberoiak izan zitezkeenetan

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

esne-hondarrak-aurkitu-dituzte-historiaurreko-bibe
Brontze Aroko ontziak (K.a. 1200-800 urte). Arg. Katharina Rebay-Salisbury

Neolito garaiko zeramikazko ontzi txikiak aurkitu izan dira, likidoak isurtzeko balio zezakeen tutu edo mutur bat dutenak. Zaharrenak duela 5.000 urte ingurukoak dira, eta pentsatzen da biberoiak izan zitezkeela. Orain, ikerketa batek hipotesi horren aldeko zantzu berriak aurkitu ditu, esne-hondarrak identifikatu baititu halako hiru ontzitan. Naturen argitaratu dituzte emaitzak.

Bavarian aurkitutako hiru ontzi aztertu dituzte, 0 eta 6 urte bitarteko haurren ondoan aurkituak, bi Burdin Aroaren hasierako hilerri batean (K.a. 800-450 urte), eta bestea Brontze Aroko nekropoli batean (K.a. 1200 - 800 urte). Ontzi horietako gantz-hondarrei isotopo-azterketak eginda, animalia-jatorriko gantz-azidoak identifikatu dituzte. Zehazki, bi ontzi hausnarkarien esnearekin erabili zirela ondorioztatu dute, eta hirugarrenean hausnarkariena ez den esnea identifikatu dute, giza edo txerri-esnea, ziurrenik.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.